martes 5 de febrero de 2008

RTVE eta YOUTUBE-ko proposamena

Hurrengo martxoak 9 hauteskundeak direla eta, rtve eta youtube-k herriari galderak eta zalantzak era publiko batean botatzeko aukera eman diote eta hona hemen bolonia prozezuari buruz egiten den galdera:

Azalpena ala publizitatea?

Prozesuari buruzko infrmazioa bilatuz, askotan aurkitu dut hirukitso hau baina zuek zer pentsatzen duzue, ez al da oso nabaria azalpentso honen subjetibotasuna? Beno bai hainbat gauza bezala baina jakinarazi nahi nuen horrelkoak nire atentzioa pizten zutela.

Terminologia

Gai honetan sakontzerakoan zenbait dekretu eta planekin nahastea oso erreza bilakatu ahal denez, laguntza gisa zenbait terminoen definizioa emango dut.

ECTS: Europar kreditu sistema da. Neurri honekin Europako kreditu sistema bateratu bat egin nahi dute non kreditu kopurua ikasleak klasean, liburutegian... aritzen den denborarekin erlazio zuzena dauka.

LOU: Erderazko Ley organica de Universidades. Gehiago jakiteko "lege kontuak" irakurri.

Ados!

Asko bilatu ondoren, azkenean prozesuak jasotzen ari den kritikak kritikatzen duen pertsona aurkitu dut. Manuel J. Fernandez Iglesiasek bere artikulu batean bildu ditu, foro desberdinetan esan diren gauzak, bere ustez gaizki interpretatu izan direnak.
- Bologna prozesuak ez du helburu sistema unibertsitarioen bateratzea. Europako herrialdeek beren hezkuntza sistema zehazteko aukera izango dute, baina ezaugarri komun batzuk edukitzea eskatuko zaie, mugikortasuna, konparazioa... ahalbidetzeko.
- Ez da beharrezkoa herrialde guztietan ikasketek luzera bera izatea eta helburua ez da titulazioen iraupena txikitzea. Benetako helburua konparazioa bideratu ahal izatea eta gaur egun sortu diren beharrizanei erantzutea da.
- Masterren helburua, batzuen ustez, bigarren zikloa berrantolatzea da eta beste batzuek, ordea, doktoretzen berrantolaketa ekarriko dutela diote. Eta autoreak gauza desberdinak izango direla dio; beraz, bai lehenengoarekiko, bai bigarrenarekiko konparazioa eginez ez da jendeak uste bezala izango.
- Teknologiarekin lotura duten ikasketak egiten dituzten ikasle batzuek, beren ikasketek ez dutela aldaketarik behra diote, merkatura heltzean arazorik ez dutelako. Merkatuan arazorik ez dutela egia da, baina kontuan hartu behar da ikasle askok ez dituztela ikasketak bukatzen eta bukatzekotan, ezarritako urteak baino gehiago behar izaten dituztela. Beraz, eurenak ere aldaketa behar du.
- Bukatzeko, azterketak eta klase motak ditu hizpide. Ez da egia, azterketak eta klase magistralak bukatuko direnik. Bilatzen dena, konpetentziak garatzea da eta hori lortzeko irakasle bakoitzak bere ustez egokiena den modua aukeratuko du.

Iturria: Lainoa Bilbao Macazaga (http://berbazikasi.blogspot.com/2007_05_01_archive.html)

lunes 4 de febrero de 2008

Hauteskundeak

Hurrengo Martxoak bederatzi hauteskundeak direla eta, bolonia prozesua dakartzan gatazka indarra hartu du. Espainako bi alderdi politiko nagusiak (PSOE eta PP) prozesuaern kontra ez doatenez eta prozesua daukan oposizioaren maila erakuzteko, martxoak 6-rako deialdi bat egin da Bartzelona, Sevilla eta Espaina osoko zenbait lekutan prozesuaren aurka manifestatzeko.

jueves 22 de noviembre de 2007

"solidaridad obrera"

Bolonia prozesuari buruzko informazio gehiago bilatuz azalpen garatu batekin topatu nahiz eta berriz ere azalpenak kritikekin batera datozte.

http://www.cnt.es/soliobrera/SoliArticulos/visualizar/60

Beste manifestaldi bat



Begi bistan dago Bolonia prozesua sortu duen oposizioa baina mugimendu eta ahalegin hauekin ere badirudi prozesua aurrera doala.